XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zer balio du, erradazut, chorrotch baten elhe eta botzak izarren edo philosophiaren egindura eta barnatarzunaren gaiñen?

Souiñak hersa eta bazterrialat eizten dira.

Botzen haboroua, halako zerbait etarik eginik, gezur gobernamentuzko bat lizate, erhokeria handitu eta orophotoretsu bat!

2ik Botza eman behar da gizoun kountzentziadunentako, erran nahi beita, thenoria jin denian, eginbidiari bazterra, gibela emanen ezdienen.

Izpiritiaren ahala ezda aski orotako:

Boronthate houna, arimako indarra dira berheziki egiazko gizoun, guk behar bezalakouen egiliak.

Jakitatia eder erdireiten die, bena soldado houna egiten dian lotsa gabe eta ernetarzuna khorouaturik da.

Bihotz mouchirik ezdu, ihourat ere ezda houn zozietatiarentako deputatu, kountseller, mera houra, zouiñ, mintzatu behar zelarik justiziaren zuzenen althe, botzen haboroua hen kountre jarteko menian, ezbeita bichtalat agertzen edo bere chokhotik ez igitzen bere intres zerbait gatik, zounbait eki etsaitzeko lotsa gatik.

Bere eginbidia bazterrialat eizten du, bere kountzentzia saltzen du, zouiñek ere botzen goitigia (urne électorale) eizten beitu esku balheiu, noulako nahikouen artian. Halako jaouner bere kounfiantcharen berriz ere emailiak gaizki handi bat eigiten du.

Gizoun ilhaiñentako botzaren emaitia, krima batez ogendun jartia da, eta ber denboran, haitatiek egin dien gaizkiaren bere bizkarrialat hartzia.

Eta zoure Deputatu geia ezbada haitaturik, damurik ez izanik ere, zoure bekhatia ohikoua duzu.

Su emailiak theiutzen du bere kountzentzia, ez burduñazko tresnak (bombe), zapartatziareki, bazterrak erhaousten dutian thenore hartan, bena mitchari su emaite hartan berian, mitcha erra dadin, ala buriala heltu gabe suia hil dadin.

Ageri da botzen ukhteitia pribilejio bat dela, bena pribilejio gizouna ouhourez betheko ezdiana, bere eginbidia ountsa betheko dianian baizik.

3ik Hartakotz, botzak behar du bethi ountsa eman; zeren botzik eman gabe baratziak laguntzen du, usian, galthazale gaichto, Erlijioniaren etsai baten haitaturik izatia.

Botz bat haboro edo gutiago, die erranen, zer da ?

Bena botz emaile saldo batek zuk bezala erraiten balinbadie, eta erraiteko zuzena zuk balinbaduzu, hek ere badizie, ez ditezu haboro izan botzkarik; botz algargana bildiek titzie egiten botzen haborouak (majorit?s) eta gaizek ezdizie utzi behar lazuki ountsaren etsaien pheskisala erortera.

Beste alde, erran dugun bezala, eskazia (minorit?) houn batek hotzten dizu galthazaliaren urgullia.

Eta arren, zer nahi agiturik, botzik batere ez emaitia, bere beraren nagikeria eta oundouramen pheziez, bethi gaizki da.

Zer egin botzaren ountsa emaiteko?

Bi gaiza: Ezagut ahalik ountsa botz galthazalen jinak, hen ahal eta sendimentiak; jar nahi azkarrian botzaren emaiteko hountzentziaz eta ountsarentako bakhochki.

Khiristi baten lehen eginbidia beita Jinkouari Jinkouarenaren emaitia, zitoien baten lehen eginbidia da ere Jinkouari Jinkouarenaren emaiten, erran nahi beita, bizitze katolikaren eramaiten oro laguntuko dutien gizounen haitatzia.

Hartakotz ere, botz emaile batek, haitia egin beno lehen, bere beithan igaran behar du : Eni botzaren galthazale hori, haitaturik balinbada, noula ariko da Errelijioniaren eretzian; bere botza emanen dia aita amak beren haourren khiristiki altchatzetik baratzen dutien legen